Antolamendu-proiektuak eta plan dasokratikoak

Mendien Legearen arabera, mendiak euren antolamendu eta aprobetxamendurako oinarrizko jarraibideen arabera kudeatu behar dira. Jarraibide horiek Estatuko Gobernuak onartu behar ditu eta, adierazitako Legearen 32. artikuluaren arabera, honako hau bildu behar dute:

  • Iraunkortasun-irizpide eta -adierazleen egokitzapena Espainiako mendietara.
  • Mendien antolamenduari buruzko jarraibideen gutxieneko edukia. Horiek onartzea autonomia-erkidegoei dagokie.

Hortaz, edozein kudeaketa-tresnak egokitu beharra dauka bai jarraibide orokorretara, bai mendia kokatzen deneko autonomia-erkidegoan indarrean dagoen antolamendu-jarraibideetara.

Legearen 34. artikuluak ezartzen du mendi publikoek eta pribatuek antolamendu-proiektu bat eta plan dasokratiko bat edo pareko kudeaketa-tresna izan beharko dutela, baldin eta autonomia-erkidegoan ezarritako gutxieneko azalera gainditzen badute.