Basoak zertarako ziurtatu behar diren

Baso-kudeaketa iraunkorraren ziurtapenak zenbait onura dakartza guztientzat:

  • Gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren aldetik basoa tokiko baldintzen arabera kudeatzen ari denaren froga independente bakarra da.
  • Baso-kudeaketa iraunkorrak ingurumen-onurak dakartza; adibidez, suteen eta izurriteen aurrean arriskua txikiagotzea, klima-aldaketa arintzen laguntzea, biodibertsitatea eta zenbait baliabide (esaterako, ura eta lurzorua) kontserbatzea...
  • Baso-masen kontserbazioa eta hobekuntza sustatzen ditu.
  • Baso-kudeaketa egokiak mozkin ekonomikoak dakartza berekin, basoaren produktibitatea hobetzearen eta hura ustiatu eta aprobetxatzeko prozesua arrazionalizatzearen ondorioz.
  • Zuraren hartzaile izan litezkeen merkatuak areagotzea dakar. Izan ere, era berean ziurtatuta dauden baso-enpresek eta industriek, halaber, lehengai hori eskatuko baitute.
  • Baso-legeria betez gero, Administrazioak jarrera lagunkoia hartzen du baso-kudeatzailearekiko. Gainera, ziurtapenari lotutako kudeaketa-planek jabeak egin litzakeen arau-hausteak murriztea dakarte berekin.
  • Mendiek, zura ez ezik, larreak, erretxinak, kortxoa, egurra, etab. ematen dituzte. Produktu horiek guztiak pertsonentzako etekinetan, enplegu-sorkuntzan eta, azken batean, gizarte-ongizatean islatzen dira.
  • Ingurunea zaintzeak ahalbidetu egiten du landa-herrien garapena, naturaz gozatzearekin lotutako aisia-modu berriez gainera.
  • Basoaren irudi positiboa finkatu eta hobetzen du, bai eta baso-produktuena ere, lehengai natural, ekologiko eta berriztagarri gisa.