Basoaren esparruko definizioak

Baso-agentea: Funtzionarioa da eta administrazio publikoei dagokien agintaritzako agentea da. Agintaritza horren araudi propioaren arabera eta berariazko izendapen korporatiboa edozein izanik ere, besteak beste, honako funtzio hauek esleituta ditu: baso-izaerako ondasun juridikoen zaintza eta zaintza judiziala, zentzu orokorrean, Prozedura Kriminalaren Legearen 283. artikuluko 6. atalean ezartzen denez.

Baso-aprobetxamenduak: Zurgaiak eta egurretarakoak (baso-biomasa barne dela), kortxoa, larreak, ehiza, fruituak, onddoak, landare usaintsuak eta sendagarriak, erlezaintzako produktuak, eta mendiek bereizgarriak dituzten merkatu-balioko gainerako produktuak eta zerbitzuak.

Baso-erabileraren aldaketa: Mendiari mendi-izaera galarazten dion jardun material edo administrazio-egintza oro.

Baso-soilketa: Leheneratzeko mozketa. Horren bidez, azalera bateko zuhaitz guztiak edo gehien-gehienak erauzten dira.

Erabilera-eskubidea: Baso-baliabideak erabiltzeko eskubideak. Tokian tokiko ohituren, elkarrekiko akordioen eta gozamen-eskubideak dituzten beste erakunde batzuek ezarritakoen bidez zehaztu daitezke. Eskubide horiek baliabide batzuen erabilera murriztu dezakete; batik bat, berariazko kontsumo-mailei eta uzta biltzeko teknikei dagokienez.

Dibertsitate biologikoa: Jatorri guztietako organismo bizidunen arteko aldakortasuna (organismo horietan, lurrekoak, itsasokoak, eta parte direneko bestelako ekosistema urtar eta konplexu ekologikoetakoak biltzen dira); espezieen arteko eta ekosistemen arteko dibertsitatea barne dela.

Ekosistema: Elkarren mendeko unitate gisa batera diharduten landare eta animalien komunitatea, eta horien ingurune fisikoa.

Baso-espeziea: Espezie zuhaizkara, zuhaixkakara, sasikoa edo belarkara, berariaz nekazaritza-laborearen bereizgarria ez dena.

Bertako espezieak: Eskualdean berez agertzen diren espezieak, eremuaren jatorrizkoak.

Espezie exotikoak: Sartutako espezieak, eremukoak bertakoak edo jatorrizkoak ez direnak.

Basoko: Mendiekin zerikusia duen guztia.

Kudeaketa: Mendia kontserbatu, hobetu eta aprobetxatzearekin lotutako jarduera tekniko eta materialen multzoa.

Basotzea: Nekazaritzakoa zen edo basoaz bestelako erabilera batzuetara zuzentzen zen lur bat baso bihurtzea, lurra ereinda edo landatuta.

Baso-sutea: Mendian kokatutako baso-erregaien gainean kontrolik gabe hedatzen den sua.

Baso-kudeaketako tresnak: Izendapen honen barruan, mendiak antolatzeko proiektuak, plan dasokratikoak, plan teknikoak eta antzeko beste irudi batzuk daude.

Adierazlea: Aldagaia (kuantitatiboa edo kualitatiboa), eskualde baten barruan irizpide bat bete den ala ez adierazten duena eta, berariaz, lortu nahi diren kudeaketa-prozesuei eta -emaitzei erreparatzen diena. Erantzuna zalantzarik gabea izateko moduan eman behar da. Tokian-tokian aplikatzeko da.

Basoaren osotasuna: Baso natural baten osaera, dinamika, funtzioak eta egiturazko ezaugarriak.

Mendi antolatua: Basoa kudeatzeko indarreko tresna bat duena.

Genetikoki aldatutako organismoak: Zenbait baliabideren bitartez aldaketa genetikoak sorrarazi zaizkien organismo biologikoak.

Paisaiak: Mosaiko geografiko bat dira, lurzoruek, klimak, geologiak, topografiak, biotak eta gizakiak eremu batean duten elkarreraginari erantzuteko elkarrekin diharduten ekosistemek osatutakoa.

Sail landatua: Landatuta edo ereinda ezarritako baso-masa, ekosistema naturalen ezaugarri nagusiak eta funtsezko elementuak ez dituena. Mota hauetakoa izan daiteke:

  • Sartutako espezieena.
  • Espezie autoktonoena: Modu intentsiboan kudeatzen dira, eta honako irizpide hauek guztiak betetzen dituzte: ezarritako espezie bat edo bi, garaikideak eta bakantze erregularrekoak. Kanpoan geratzen dira sail landatu gisa ezarri ziren, baina denboraldi luze samarrean kudeaketa intentsiboaren mende jarri ez diren eta, horregatik, ekosistema naturalen berezko ezaugarriak eskuratu dituzten sail landatuak.

Aprobetxamendu-plana: Aprobetxamenduaren xedea deskribatzen duen, eta antolamendua eta erabili beharreko bitartekoak zehazten dituen dokumentua, erauzte- eta ateratze-lanak eta, hala badagokio, iraunkortasuna ziurtatzeko neurriak barne direla, autonomia-erkidegoko araudian edo BBAParen jarraibideetan jasotako kudeaketa egokirako jardunbideen arabera.

Zurgaiak ez diren baso-produktuak: Baso-produktu guztiak, zura izan ezik. Horietan biltzen dira zuhaitzetatik lortutako materialak, esaterako, erretxina eta hostoak; bai eta landareen eta animalien produktu guztiak ere.

Herri indigenak: "Herrialde baten egungo lurraldean osorik edo zati batean bizi ziren herrien ondorengoak, beste kultura edo jatorri etniko bateko pertsonak munduko beste leku batzuetatik iritsi ziren unean zeudenak. Pertsona horiek herri indigenak menderatu zituzten, eta, konkistaren, asentamenduen edo beste baliabide batzuen bitartez nagusitasunik gabeko egoerara edo egoera kolonialera azpiratu zituzten. Herrialde horiek onarpen handiagoaz bizi dira euren gizarte- eta ekonomia-egoera bereziarekin, eta ohitura eta tradizio kulturalekin, orain dagokien herrialdearen erakundeekin baino, biztanleriaren beste segmentu nagusi batzuen ezaugarri nazionalak, sozialak eta kulturalak gaineratzen dituen estatu-egitura baten pean". (Nazio Batuetako Herri Indigenen gaineko Lan Taldeak emandako lan-definizioa).

Basoberritzea: Lur batean baso-espezieak sartzea, horiek ereinda edo landatuta. Basotzea edo basoberritzea izan daiteke.

Basoberritzea: Baso-espezieak berriro sartzea, ereinda edo landatuta, duela gutxi arte basoz estalita zeuden lurretan; mozketen, suteen, haizeteen, izurriteen, gaixotasunen edo beste arrazoi batzuen ondorioz arrasean geratu ziren lurretan.

Basogintza: Baso-masak kontserbatu, hobetu, aprobetxatu eta berritu edo, hala badagokio, leheneratzea helburu duten tekniken multzoa.

Segida: Baso-komunitatearen espezieen konposizioan eta egituran izaten diren aldaketa mailakatuak, denboraren poderioz prozesu naturalek (gizakiak eragin gabekoek) sorrarazitakoak.

Baso-kudeaketako unitatea: Kudeatzeko, ziurtapenaren mende jartzen den azalera.

Dibertsitate biologikoaren balioak: Dibertsitate biologikoaren eta horren osagaien balioak dira. Osagai horiek berezkoak, ekologikoak, genetikoak, sozialak, ekonomikoak, zientifikoak, heziketakoak, kulturalak, olgetakoak eta estetikoak dira.