BBAP: Baso-baliabideak antolatzeko planak

Lurralde-antolamenduaren esparruan basoak kudeatzeko tresnak dira. Horien edukia nahitaezkoa eta betearazlea da. Ezaugarri geografiko, sozioekonomiko, ekologiko, paisaiako edo kultural homogeneoak dituzten baso-lurraldeei aplikatzen zaie.

Gutxienez, honako atal hauek bildu behar dituzte:

  • Lurralde-esparruaren mugaketa, eta ingurune fisikoaren eta biologikoaren ezaugarritzea.
  • Esparruan dauden mendi eta paisaien, horien erabilera eta aprobetxamenduen, eta babes-irudien deskribapena.
  • Alderdi juridiko-administratiboei buruzko azterketa.
  • Ezaugarritze sozioekonomikoa.
  • Erabileren zonakatzea, eta bateragarritasunei eta lehentasunei buruzko azterketa.
  • Aurretiaz finkatutako helburuak betetzeko jardunen plangintza: basoberritzea, hidrologia- eta baso-leheneratzea, suteen prebentzioa eta itzaltzea, aisia-erabileren arautzea eta mendien antolamendua, eta, hala badagokio, ehiza-, arrain- eta mikologia-antolamendua.
  • Administrazioaren eta jabeen artean hitzarmenak eta kontratuak sinatzeko esparrua ezartzea.
  • Mendiak antolatu eta aprobetxatzeko jarraibideak.
  • Planaren berrikuspena kontrolatu, jarraitu eta ebaluatzeko irizpideak.