Beste zerratze-sistema batzuk

Guztiek ohol-enborrei eusteko hainbat mekanismo dituzte oinarri. Horien bidez, mugimendu-askatasun handiagoa, ebaketa-azkartasun handiagoa eta gutxieneko hutsarteak lortzen dira.

Metodo guztietan, egin beharreko lanen arabera enborrak hautatu ondoren, horiek luzetara zerratzen dira, zerra bertikalen, zerra zirkularren, zerra amaigabeen, etab. bitartez.

  • Eskuairaketa edo azpibanaketa normalizatutako sekzio edo eskuairalde mota jakin batzuen arabera egiten da, dagozkion piezak lortzeko (habeak, solibak, ohol zabalak, oholak, etab.).
  • Ebaketak zenbait modutan egiten dira:
    • 1. Harira, planotik edo aurpegitik
    • 2. Harira, albotik
    • 3. Erradiala