BNAP: Baliabide naturalak antolatzeko planak

Berariazko tresnak dira toki-esparru jakin baten ondarea eta baliabide naturalak biltzen dituzten sistemak mugatzeko, sarean sartzeko eta gainerako lurraldeekiko lotura zehazteko.

Gutxieneko eduki hau dute:

  • Antolatu beharreko lurralde-esparrua mugatzea, eta haren ezaugarri fisikoak, geologikoak eta biologikoak deskribatu eta interpretatzea.
  • Ondare naturalaren, biodibertsitatearen, ekosistemen eta paisaien osagaien inbentarioa egitea eta horien kontserbazio-egoera zehaztea; eta etorkizunerako bilakaerari buruzko aurreikuspena eta diagnostikoa egitea.
  • Baliabide naturalak kontserbatu, babestu, leheneratu eta iraunkortasunez erabiltzeko irizpideak zehaztea.
  • Erabilera eta jardueretarako muga orokorrak eta berariazkoak zehaztea.
  • Hala badagokio, espazio naturalak babesteko araubideetakoren bat aplikatzea.
  • Plana aplikatzeko lurralde-esparruan eragina duten denetariko politikak aurkeztu eta gauzatzeko erreferentziazko orientazio-irizpideak ezartzea.
  • Antolamenduaren xede den lurralde-esparruan konektagarritasun ekologikoa bermatzeko neurriak identifikatzea.
  • Planak aplikatzeko aurreikusitako kostuen eta finantza-tresnen memoria ekonomikoa egitea.