Desadostasunak, ekintza zuzentzaileak eta prebentziozkoak

Produktu adosez guztiak eta bezeroen erreklamazioak prozesu baten mende jarri beharko dira ez-betetzea ebazteko. Aurrekoaren eraginetarako, desadostasuntzat hartuko da FPKko sisteman zehaztuta dagoen eskakizunen bat ez betetzea.

Desadostasuna ebazteko prozesua desadostasun-txosten bat irekita prestatuko da, eta ondorengoak deskribatuko dira hor:

  • Desadostasuna eta eraginpeko elementuak
  • Hori ebazteko hartutako soluzioa

Material edo elementu adosezen kasuan, ahal denean bereizi egingo dira, horiek oharkabean erabiltzea ekiditeko.

Desadostasunak (edo desbideratzeak) sortu dituzten edo sor ditzaketen kausak ezabatzeko eta horrela FPKko sistema hobetzeko, bi ekintza mota ezartzen dira: zuzentzaileak eta prebentziozkoak.

Ekintza zuzentzaileak dira sisteman txertatuta desadostasunen bat sortu duten kausak ezabatzeko funtzioa dutenak eta, horrela, hura errepikatzea ekiditen dutenak.

Prebentziozko ekintzak dira sisteman txertatuta desadostasunen kausa potentzialak ezabatzeko funtzioa dutenak eta, horrela, hura agertzea ekiditen dutenak.

Desadostasunek/ekintza zuzentzaileek eta prebentziozkoek FPKko erregistroen tratamendua izango dute, eta desadostasun/ekintza zuzentzaile eta prebentziozkoen prozeduran garatuta geratuko dira.