Dokumentazio gehigarririk aurkeztu behar al da salgaiak igortzeko?

EZ. FLEGT lizentziak indarrean daudenean besterik ez, CITES baimenen antzera eskatuko dira horiek (espezie babestuen inguruko hitzarmena). Ikuskapenen bat dagoenean, arreta egokia gauzatu izana ziurtatu beharko da. Halakoetan, bi plano bereizi beharko lirateke:

  • FLEGT zura: zurak VPA eraginkorra duen herrialde batetik baldin badator, hau da, dagoeneko FLEGT lizentziak luzatzen dituen herrialde batetik (orain artean ez dago horrelakorik), beharrezkoa izango da aduanetan FLEGT lizentziaren kopia aurkeztea, jatorrizko herrialdeko agintaritza eskudunak luzatutakoa, aduanetan jarduera librerako baimena eman dezan, Espainian eskumena duen agintaritzak aurretiaz aldeko txostena eman ondoren.
  • EUTR araudiari lotutako zura (VPAk eraginkor ez dauden arte, Espainiak inportatutako zur guztia 2013ko martxotik aurrera). Kasu honetan, ez da beharrezkoa izango aduanetan inolako paperik aurkeztea; administrazio eskudunaren aurrean arreta egokiaz jardun dela besterik ez da ziurtatu beharko, hark hala eskatuz gero. Beraz, ez dago Administrazioaren baimenik beharko Espainian zura merkaturatu aurretik.