Ebaketa zirkularraren metodoa

Egizu sarpen bidezko ebaketa bat, ahalik eta sakonena.

Jarrai ezazu ebaketan sakontzen betiere norabide-ebaketarekiko paralelo mantenduta, bisagra-lodiera egokia utzi arte. Lerro zuzeneko ebaketa, atzerantz, gutxi gorabehera ezpataren zabalera duen distantzian, ebakitzen jarraitzeko motozerra biratzen hasi baino lehen. Hartara, ez duzu bisagra ebakiko.

Jarrai ezazu ebakitzen enborraren inguruan. Jarrai ezazu ebakitzen beste aldetik norabide-ebaketarekiko paraleloa den bisagra-lodiera berbera utzi arte. Ez ahaztu eraisteko ziria edo erauzteko barra sartu behar duzula zuhaitza botatzeko ebaketa burutu baino lehen. Funtsezkoa izango da bisagra uniformea izatea.