Erauzteko barra

Erauzteko barra zuhaitz txiki samarretan erabili ohi da. Askotariko modeloak daude, luzera desberdineko heldulekuak dituztenak. Txerta ezazu enborrean erauzteko barra zuhaitza botatzeko ebaketa burutu baino lehen. Gehieneko palanka-indarra eragiteko, txerta ezazu, ahal baduzu, erauzteko barra zuhaitza botatzeko ebaketaren erdian, ahalik eta gehien atzeratuta. Igo ezazu barra hankekin indarra eginez, betiere bizkarra zuzen duzula.

Barra horren aldagai bat oinaz eragiteko erauzteko barra da. Oso egokia da zuhaitz txikiak eraisteko baso-masa murrizteko eta garbitzeko lanetan.