Hasierako eredu-saiakuntzak

Produktu bakoitzaren prozedura operatiboetan ezartzen da zer saiakuntza diren nahitaezkoak eta zein aukerakoak produktu bakoitzerako. Produktuen prestazioak zehazteko zer sistematika jarraitu behar den deskribatzen da, balio tabulatuak edo ereduzko produktuak dauden ezaugarrietan. Eta azkenik, metodologia bat ezartzen du hasierako eredu-saiakuntzak egiteko, barnean harturik lagin-hautaketa, saiatu beharreko probeten ezaugarriak eta hasierako eredu-saiakuntzak berriz egitea eskatzen duten baldintzatzaileen analisia.