Kargatzea

Kargatzea baso-aprobetxamenduaren emaitzazko materiala azken helmugaraino eramango duen garraiobidean jartzeko prozesua da, sortutako produktuaren arabera hainbat bitarteko erabiliz egiten dena.

Kargatzeko prozesuko zenbait lan arriskutsuak izan daitezke gidariarentzat nahiz langileentzat. Arrisku horiek prebenitzeko, egoera onean dauden makinak eta ekipoak erabili behar ditugu, baita lan-metodo egokiak ere.