Ohol-enborrak prestatzea

Ohol-enborrak prestatzea honako lan hauek biltzen dituen prozesua da: adargabetzea, mozkintzea, eskatutako luzera komertzialaren arabera moztea eta zuritzea. Prozesu hori kargatzeko tokian egin daiteke, motozerrak erabiliz, edo prozesadore bat -enborrari adarrak kendu, mozkindu eta neurrira zatikatzen dituen makina bat- erabiliz. Ondoren, enborra zuritzeko ekipo bat erabili behar da.

Adarrak kentzea pinua botata dagoela hari adar guztiak kentzeari esaten zaio. Mozkintzea, berriz, zuhaitzari adaburua mozteari esaten zaio.

Moztea enborra bezeroak zehaztutako luzeraren arabera zatikatzea da.

Adargabetzetik eta mozkintzetik lortutako materialaren zati bat egurra egiteko erabil daiteke, eta sobratzen denetik hainbat azpiproduktu lor daitezke, hala nola biomasa, zelulosa edo lorategietarako materia organikoa. Garrantzitsua da material hori basoan ez geratzea, suteak ez zabaltzeko eta intsektu eta onddoak ezabatzeko.

Zuritzea zurari azala kentzea da. Azala interesgarria izan daiteke lehengai gisa produktu eratorriak egiteko: taula artifizialak, zerrategiko labeetan bertan erabil daitekeen erregaia, lorezaintzako zoru-egokitzailea, etab.Zuritzeko lana kargatzeko tokian egin daiteke, edo zerrategian, ohol-enborrak hara eramanda.

Honako helburu hauek ditu zuritzeak:

  • Zerraketa erraztea.
  • Azala bizileku duten intsektuen garapena kontrolatzea.
  • Zur hezea lehortzeko prozesua azkartzea.
  • Zur-partikulak lortzeko aprobetxatu ahal izatea.