PEFC sistema

PEFC (Programme for the Endorsement of Forest Certification - Baso Ziurtapeneko Sistemak Aintzatesteko Programa) mundu-mailako erakundea da, independentea, gobernuz kanpokoa eta irabazi-asmorik gabea. Basoen kudeaketa iraunkorra sustatzen du, oreka soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa lortzeko.

1998an sortu zen, baso-sektore pribatuaren borondatezko ekimen gisa. Ekimen hori Europa osoan hartutako irizpideetan oinarrituta dago (Europako basoak babesteko Lisboan izandako ministerioarteko hirugarren biltzarrean onartu ziren urte horretan bertan).

PEFC programaren helburua da munduko basoak arduraz kudeatzea eta horien funtzioaniztasuna babestuta egotea oraingo eta etorkizuneko belaunaldientzat. Horretarako, baso-sektoreko jabeen eta enpresen lankidetza dauka. Horiek, euren basoen ziurtapenaren alde eginda, sektorearen iraunkortasunarekiko konpromisoa hartzen dute.

PEFC programak nazioartean adostutako arau komun batzuk aplikatzeko esparrua ematen die haren ziurtapen-sistema nazional guztiei, baso-kudeatzaileei eta baso-produktuak transformatzeko enpresei.

PEFC programak ziurtatutako baso-jatorriko produktuak erostean (zura, papera, kortxoa, perretxikoak, erretxinak, larreak, esentziak…), kontsumitzaileei ziurtatu egiten zaie modu iraunkorrean kudeatutako basoetako produktuak erosten dituztela. PEFC aukeraren bidez, erosleek legearen aurkako mozteei aurre egiten eta baso-baliabideen eginkizun nagusiak sustatzen lagundu dezakete. Horien artean, honako hauek daude:

  • Ekosistema ugariri eta dibertsitate biologikoari eusten laguntzea.
  • Landa-herrialde ugariren euskarri ekonomikoa eta oso transformazio-industria garrantzitsu baten iturria izatea.
  • Gero eta gehiago aintzatetsitako gizarte- eta kultura-zeregina izatea.

2004an, Baso Ziurtapeneko Sistemak Aintzatesteko Programa gisa eratu zen PEFC; Europa osoan, ziurtapen-sistema nazional alderagarriak ezartzeko eta horiek elkarri aintzatesteko esparrua eskaintzeko helburuarekin.

Erakundearentzako barne-onurak:

  • Ingurumen-alderdiekin sentikorrak diren merkatu berrietara irekitzen laguntzen du.
  • Administrazioaren aurrean bere irudia hobetzen du.

Onurak bezeroekiko:

  • Kontsumitzaileei konfiantza ematen die: badakite kontsumitzen dituzten baso-produktuak arduraz kudeatutako basoetatik datozela, ingurumena errespetatzen duten jardunbideen bitartez lortutakoak.
  • Kontsumitzen dituzten produktuen zurak legezko jatorria duela eta zur hori gehiegizko edo legearen aurkako mozketen ondorio ez direla ziurtatzen die kontsumitzaileei.
  • Lehiakideengandik positiboki bereizten dira (zaintza-katea ziurtatzen duen logo propioaren bidez).