Proiektuaren oinarria

Printer-friendly version

Proiektu hau lanbide-heziketako zikloetarako ikasmaterialak prestatzeko helburu nagusiarekin bultzatu zen, espezialistak prestatzen laguntzeko zurezko produktuak ezaugarritzen eta merkaturatzen. Urtebeteko iraupena du eta Irungo Bidasoa GBLHItik sortu zen, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan, nahiz eta nazio-mailakoa den.

Proiektu honen garapenaren lorpen gisa adierazi behar da hasierako eredu-saiakuntza bat egin dela Pseudotsuga menziesii (Douglas izeia) eta laritza (Larix kaempeferi) espezieen zuraren "profil erresistentea" kalkulatzeko, espezie horiek ez baitute berariazko araudi propiorik bermatzeko material horrek eraikuntza-material homologagarri gisa eska daitezkeen eskakizunak betetzen dituela.

Proiektu hau lortzea ezinezkoa izango zen TKNIKAren (Lanbide Heziketarako Berrikuntzako Zentroaren) lankidetzarik gabe eta beste erakunde hauek eskainitako lankidetza logistiko, ekonomiko eta lehengai-hornidurakorik (zur-hornidurakorik) gabe: Eusko Jaurlaritzako Berrikuntzako eta Elikagaien Industriako Zuzendaritzak; Gipuzkoako Foru Aldundiak (Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusiak); Nafarroako Gobernuak (Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak), eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako zuraren sektoreko enpresek, hots, proiektu hau hastapenetatik bultzatu dutenek.