Sarpen bidezko ebaketa

Sarpen bidezko ebaketa zuhaitzak botatzeko metodo gehienekin erabil daitekeen teknika da; bota nahi den zuhaitzaren diametroa eta ezpataren luzerara edozein izanik ere erabil daiteke.

Azelera ezazu ahalik eta gehien eta has zaitez ebakitzen ezpataren puntaren beheko aldetik (katea trakzioan dagoela), utzi nahi duzun bisagra-zabaleraren atzetik bertatik. Ezpataren punta enborrean sartutakoan, kontu handiz biratu beharko da norabide-ebaketarekiko paralelo geratzen den arte. Ondoren, egiozu bultza ezpatari zuhaitzean behar den sakoneran sar dadin. Ebaketa, bisagraren zabalera bere muturrean doituta.