Sarrera

Zura da historian zehar zibilizazio guztietan etengabe erabili izan den material bat, eta gizakiaren jarduera ugaritan agertu izan da.

Zuraren inguruko teknologiak bere bilakabidea egin du, eta produktuaren kalitatea bermatu egin da fabrikazio-prozesuari lotutako kontrolen bitartez. Horrela bada, zura ezagutzeak, lehortze-sistemek eta tratatzeko teknikek bermatu egiten dute zuraren erabilera, eta haren ezaugarrien eta propietateen kontrola egunez egun hobetzen da.

Zurak hainbat eta hainbat erabilera du, eta ezinbesteko materiala da, oraindik ere, eraikuntza- eta dekorazio-proiektuetan. Estetikaren aldetik ere abantaila asko dituenez, edozein girotarako ere egokia gertatzen da. Bestetik, zur laminatuaren eta mikrolaminatuaren teknologiak zuraren optimizazioa eta espezializazioa ekarri dute eta zuraren erabilera-esparrua izugarri zabaldu da.

Lan honen bidez, gaur egun gehien erabiltzen diren 61 zuren fitxa teknikoak aurkeztuko ditugu zur mota bakoitza modu erosoan ezagutzeko eta, erabili behar den kasuetan, erabilera egokia egiteko.

Aipatutako fitxek zur bakoitzari buruzko informazioa atal hauetan banatuta izango dute:

  • izendapena
  • jatorria
  • itxura
  • ezaugarriak
  • akats nagusiak
  • iraunkortasuna
  • propietate fisikoak
  • propietate teknologikoak
  • propietate mekanikoak
  • inpregnabilitatea
  • erabilerak

Fitxen atal horietan aipamen laburrak besterik ez dira azaltzen. Horregatik, fitxei erabilera egokia emateko, ondorengo orrialdeetan azalpen xeheagoak garatuko dira atalez ataleko ezaugarriei eta datuei buruz.