Tipulak edo kolainak

Zuraren haziera-eraztunen geruza kontzentrikoen arteko hausturak dira. Espazio horiek tipula-itxura hartzen dute.

Zuhaitza zutik dagoenean ez dira nabaritzen, eta batzuetan, zura lehortu arte, ez dira agertzen. Akats hau izotzaren ondorioz gertatzen da eta tanino kantitate handia duten zuretan agertzen da, adibidez, gaztainondoan eta artean.

Zur-galera handia sortzen du akats honek, zuraren erresistentzia txikitzen duelako eta pitzadurak (arraildurak) azaltzen direlako.