Unitatearen aurkezpena

Bi dira honako lan honen helburu orokorrak:bata, zura identikatzea eta haren ezaugarriak azaltzea; eta bestea, 61 zur desberdinen fitxa teknikoak prestatzea.

Material hau Zura, Altzaringintza eta Nekazaritza lanbide-arloetako erdi- eta goi-mailako irakasle eta ikasleei zuzenduta dago, eta erabilgarria izango da ziklo horietako lehen eta bigarren kurtsoetan, gela teknikoetan eta tailerretan irakasten diren hainbat unitateetako atalak aipatzen direlako.