Zein da Espainiako agintaritza eskuduna araudia betearazteko?

Landa Garapeneko eta Baso Politikako Zuzendaritza Nagusia (Nekazaritza eta Ingurumen Ministerioa). Une honetan ez dago formalki erabakita Espainiako administrazio publikoen artean eskumenak nola banatuko diren. Ministerioa horretan lanean ari da. Egun, MAGRAMAko DGDRyPF Europako Batzordearekiko lotune nazionala da Araudiaren jakinarazpenaren eta jarraipenaren ondorioetarako. Dena den, badirudi autonomia-erkidegoetako administrazioek izango dutela barne-merkatuan zura merkaturatzen duten agenteen gaineko kontrolak egiteko ardura.