Zerra nagusia edo orgakoa

Ohol-enbor bakoitzaren gainean, erreferentziazko aurpegi edo plano bat lortzen da, ondorengo makinen ebakietarako oinarritzat hartuko dena.

Osagaik hauek ditu:

  • Karga-malgukia. Kate-sistema, ohol-enborrak orgaraino igotzen dituena eta elikatze jarraituan piezak gordetzeko balio duena. Era berean, metalen detektagailua du eta hareak garbitzen ditu.
  • Ilargierdia eta enbor-biragailua. Ohol-enborrak ebakitzeko erarik egokienean ipintzeko aukera ematen du.

  • Orga. Oso egitura zurruna da, zerraren kontra gurpil gainean desplazatzen dena eta zenbait eskuaira dituena. Horiei esker, ebaketa-puntuarekiko ohol-enborraren tartea doitu daiteke. Eusteko, zura hidraulikoki edo pneumatikoki presionatzen duten eta ebaketan hura immobilizatzen duten atzapar batzuk erabiltzen ditu.
  • Zerra. Zirkularra nahiz bandakoa izan, ebaketa egiten du. Zerra zirkularrean, elementu ebakitzailea motor batek mugitutako disko horzduna da. Behar adinako erresistentzia mekanikoa izateko diskoak eduki beharreko zabalera bere diametroak baldintzatzen duenez; lermak murrizteko, zenbaitetan, diametroaren erdia duten bi disko erabiltzen dira, gainjarrita. Horiek, ohol-enbor beraren behealdea eta goialdea ebakitzen dute.

  • Banda-zerra xafla horzdun batean datza. Xafla hori tentsioan igarotzen da ebaketa-indarra transmititzen duten bi polea edo bolanteren artean. Nahi ez diren higidurak saihesteko, gidatzeko eta ukurtzea minimizatzeko sistemak daude.

  • Huste-sistemak
    Bi arrabol eragile ditu, prozesatutako zura luzetara erauzten dutenak. Bestetik, zura zeharka erauzten duten bultzada-mekanismoak ditu.

ikus zerraren bideoa

ikus zorroztearen bideoa

ikus kabinaren bideoa