Zuntza

Zuntza zelulez osatuta dago. Zuntza aztertzean, zelulen dimentsioa, kokapena, itxura eta orientazioa hartzen dira kontuan.

Zur batzuetan, zuntza oso erraz ikusten da, adibidez, artean, gaztainondoan, izeian edo intxaurrondoan.

Kokapenaren eta itxuraren arabera, honela sailka daitezke zuntzak: alternoak, trinkoak, diagonalak, irregularrak, zuzenak, bihurriak, etab.

1 2 3

1. Diagonala
2. Bihurria
3. Zuzena
4. Uhindua
5. Irregularra
6. Gurutzatua

4 5 6

 

Zura ebakitzean zuntzaren luzetarako noranzkoa jarraituz gero, zuraren harian mozten dela esaten da.

Intxaurrondoaren beta
Arte-zurarekin egindako zorua
Izei-zuraren beta