Zuraren aprobetxamenduan segurtasun-mailak zein diren

  • 1. JATORRI EZEZAGUNA
  • 2. JATORRI EZAGUNA

    Zura jatorri ezagunekoa denean, ezaugarri hauek betetzen ditu:

    • Mozte-baimenak ditu.
    • Jatorriko herrialdearen baso-legeria betetzen du.
    • Era berean, bidezko esportazio- eta inportazio-baimenak ditu.
    • Dagozkion tasak ordaindu ditu.
    • Jatorriko eta helburuko agintariek kontrolatzen dute.
    • Enpresa ekoizleari zuraren jatorri-ziurtagiria eska dakioke.
  • 3. KALITATE BERMEA

    Zenbait mekanismo publiko eta pribatu daude aprobetxamenduaren legezkotasuna bermatzeko. Hona mekanismo horiek:

ZURAREN JATORRIA ETA TRAZABILITATEA ZIURTATZEA: erakunde independente baten eskutik.

Zaintza-katea kontrolatzean datza. Zaintza-katea da zurak jarraitutako bidea berori lortu den basotik hasita, transformatzen deneko zerrategitik pasatuz eta esportatzeko ontziratzen deneko portura iritsi arte. Prozesu borondatezkoa eta pribatua da.

FLEGT: Ingelesezko siglak dira, eta legearen aurkako mozketari aurre egiteko eta legearen aurka lortutako zura Europar Batasunean sartzea eragozteko Europar Batasunaren proposamenari dagozkio. "Forest Law Enforcement, Governance and Trade" esan nahi du; honela itzul liteke: gobernantza eta merkataritza egokirako baso-legeak betetzeko ekintza-plana.

2003an onartutako Europako Batzordearen araudia da (21/73). Funtsean, herrialde kideen eta zura ekoizten duten herrialdeen arteko borondatezko akordioetan datza. Horien bidez, plan edo akordio horietakoren baten bidez zaintza-katea egiaztatuta duen zura besterik ezin da sartu Europan.

DUE DILIGENCE: Europar Batasunean ekoizten den zur guztiaren eta inportatutako zuraren arloan Europar Batasuneko herrialde kideak ezartzen ari diren kontrol-mekanismoa da. Aurki, zur horren aprobetxamenduaren legezkotasunari buruzko berme gehigarriak izatea ahalbidetuko du.

ADMINISTRAZIO PUBLIKOAREN MOZTE BAIMENA, Europar Batasuneko herrialde kideena:

Europar Batasunean, kontsumitzaileak aukera du zuraren aprobetxamendua legezkoa dela bermatzeko, administrazio publiko eskudunak luzatutako mozte-baimenaren bidez.

Espainian, moztu eta merkaturatzen den zur orok mozte-baimen bat izan behar du, dagokion autonomia-erkidegoak luzatutakoa. Autonomia-erkidegoetako ingurumen-zaintzako zerbitzuek ezarri eta kontrolatzen dituzte zuraren aprobetxamenduak. Euskadin, eskumen hori foru-aldundiei dagokie.

BASO ZIURTAPENA:

Zuraren aprobetxamendua legezkoa eta iraunkorra izatearen berme gorena da.