Zuraren definizioa

Zura da landare zurkaren enborra, sustraiak eta adarrak osatzen dituen ehun multzoa, normalean azala esaten zaiona kenduta.

Landare zurkarak dira ezaugarri hauek dituztenak:

  • Landare baskularrak dira, hots, ehun eroale espezializatuak dituzte, hauek osatuak: xilemak (zurtuta dago eta landare helduaren zura osatzen du) eta floemak.
  • Landare bizikorrak dira, bi urtetik gora bizi direnak.
  • Zurtoin nagusi bat dute, urtetik urtera irauten duena.
  • Haziera sekundarioa dute, hots, diametroan, luzetarako hazieraz edo primarioaz apartekoa.

Eichler-en landare-erreinuaren sailkapenari jarraituz, papergintzaren aldetik komertzialki zurgai edo interesgarri diren landare zurkarak gimnospermoak eta angiospermoak dira, espermafitoen barnean daudenak.

Gimnospermoen artean, papergintzaren esparruan gehien interesatzen den klasea koniferopsidoa da eta, zehazki, koniferoen ordena, zelulosa-erabilerako koniferoak barnean hartzen dituena.

Angiospermoen artean, dikotiledoneoek barnean hartzen dituzte oregintzan erabilitako hostozabalen zur nagusiak.