Zuraren kopatzeko joera eta mugimendua

Hezetasun-edukia aldatuz gero, zuraren neurriak ere aldatu egiten dira. Eduki hori handitzen denean, hanpatu egiten da; gutxitzen denean, berriz, uzkurtu edo lermatu.

Zuraren hezetasunaren eta bolumenaren aldaketak kontrakzio bolumetrikoaren koefizientearekin neurtzen dira.

Zuraren neurri-aldaketak hiru norabidetan izaten dira. Zuraren dimentsioa % 2 eta % 10 artean alda daiteke, mugimendu horiek gertatzen direnean.

Neurri-aldaketa handiena noranzko tangentzialean gertatzen da; noranzko erradialean, tangentzialaren % 60koa izaten da; eta luzetarako noranzkoan, tangentzialaren % 2 besterik ez da izaten.

Kontrakzio erradialean eta tangentzialean izaten diren mugimenduek zura kopatu edo okertu egiten dute.

Zuraren mugimendua

Kontrakzio bolumetrikoaren koefizientearen arabera, zurak honela sailkatzen dira:

Sailkapena Kontrakzio bolumetrikoaren koefizientea Adibideak
Zur oso egonkorrak <0,35 Baltsa, intxaurrondoa eta teka
Zur egonkorrak 0,35-0,45 Irokoa eta gereziondo amerikarra
Zur erdimugikorrak 0,45-0,5 Pinua eta haritza
Zur mugikorrak 0,5-0,6 Pagoa eta artea
Zur oso mugikorrak >0,6 Eukaliptoa