FLEGT

FLEGT

FLEGT (Europar Batasunaren programa basoaren inguruko legeak, gobernantza eta merkataritza aplikatzeko) Europako ekimen bat da legearen aurkako mozketa murrizteko, basoen kudeaketa iraunkorra sustatuta, eta zuraren eta bere produktu eratorrien erauzketan eta merkataritzan legezkotasuna ziurtatuta. Horren helburua da Europar Batasunera legezko iturrietatik datorren zura besterik ez esportatzea. Batez ere, Erdialdeko Afrikako eskualdeak, Errusiakoak, Erdialdeko Amerikakoak, eta Hegoaldeko eta Hego-ekialdeko Asiakoak ditu xede.

Bildutako neurrien helburua da eragina izatea bai eskaeran (kontratazio publikoa eta sektore pribatua), bai eskaintzan; legez egiaztatutako eta iraunkortasunez produzitutako zuraren merkataritza areagotzearren. Zeregin horretan, funtsezko elementu bat da BEA borondatezko elkartze-akordioak (VPA, ingelesez) sortu izana: aldebiko merkataritza-akordioak, zura esportatzen duten herrialdeekin sinatutakoa, Europar Batasuneko merkatuetan legearen aurkako zura sartzea galarazteko.

2173/2005 Araudiaren bidez, FLEGT lizentzien sistema bat ezartzen da, Europar Batasuneko zur-inportazioei aplikatuko zaiena. FLEGT lizentziak emateko, besteak beste, alderdi hauek hartuko dira kontuan: jatorrian legeak betetzea, zuraren trazabilitatea hornidura-katean, aurkeztutako dokumentazioa, lizentziak lortzeko jarraitutako prozedura, etab.

Garapen-fasean nahiz negoziazio-fasean, borondatezko elkartze-akordioa zein herrialdek duten jakiteko, kontsultatu hemen: http://www.euflegt.efi.int/portal/home/vpa_countries.